XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
CARACAS ZEARAvila mende gallurra lañu mordoxka artean izkutatuta dago; zerua goibel; batzutan azaldu, bestetan gorde, eguzkia jolasean dabillela dirudi.
Emen bean, Caracas zear gora ta bera gabiltzanok ordea jolaserako adore gutxi.
Oraintxe oraintxe beintzat emengo kale barrena ibilli bearrak amaika istillu ditu lagun!
Oñez bazoaz, iru
Job Deuna ikusi naiko genuke ementxe...
Jaunak eta alare! Ia ia
Len bi edo iru etxe txatxar ziran tokian, orain lau, bost, zazpi bizitzako etxe lerdenak jasotzen ari dira.
Etxe berrik nunai ta bizilekurik ezin arkitu iñun...
Etxez urri ba gaude ordea belbillez ondo jantziak gabiltzala aitortu bear.
Caracas'en bizi diran 400.0000 biztanleentzat 35.000 belbil inguru dabiltz eztakit zenbat gasolina erretzen.
Bost ajola ordea gasolina erretze orregatik.
Emen gasolina, ura baño merkeago bai degu!
Eztakit Caracas'en zenbat etxe dauden baña 35.000 belbil oiek jendeak aña toki artzen dutela esan diteke.
Eguberri alderako ordea Avenida Bolibar deritzaion bide zabal ederra Silencio'tik Conde alderaño irikia izango degu noski ta orduan bai, erri aundi itxuraz jantziko da Diego de Losada'ren Caracas au.
- Kaxo Koldo?
- Zer diok, Txomin?
- Eusko-etxe berritik natorrek: uraxe bai toki ederra mutil!
- Orrelako etxerik Caracas'en bai ote besterik? Euskotarrok, alare, zeozer egin diagu orratio!
- Bai, Txomin, etxea ta pelota tokia, igaritoki ta belardia, guzia ederra, oso ederra, baña ori azala baño ez dek; gauzak bear bezela aztertu nai badira barrura jo bear diagu; muñean sartu ta ondo begiratu ustel ondarrik bai ote dagon.
- Tira, tira, utzi ezak sermoi ori ta begirazak, begirazak zer datorren ortik...
- Ori dek gauza; begi beltz aundiak, zumezko gerria, zanko sendoak eta gañontzekoa...! Zer derizkiok?
- Itxuraz etziok gaizki... Baña emakumeetan itxurak baño geiago balio dik bere zintzotasunak, etxe lanetarako trebetasunak, sendiaganako maitasun garbiak.
- Askotan, badakik, itxuraz lirain eta azalez eder diranen korputz barruan aragi ustel eta odol pozoitu asko gorde oi dek...
- Ori egia dek, bazekiat. Nik ere azala baño naiago diat mamia.
- Orixe dek gizonaren pulamentua, Txomin! Euskal-erritik urruti gabiltzan euskotarron egin bear nagusia auxe dek; eusko izatearen mamia garbi gordetzen alegindu.
- Ongi diok, nere asmoa ere orixe dek.
A-Bi.